Bizkaiko Bertso Idatzien Eskolartekoa 2020
Bizkaiko Bertso Idatzien Eskolartekoa ezin izan genuen egin udaberrian, itxialdiak eraginda. Oraindik ere saioak lehengo erara antolatzea ezinezkoa denez, eta 2020koa bukatu gabe geratu ez dadin, online egiteko aukerari heldu diogu ezinbestean.
Jarraibideak
Beraz, jarraibide hauen arabera bidali behar dituzu zure koplak edo bertsoak:
- Parte-hartzaile bakoitzak bidalketa pertsonala egin behar du.
- Jaiotza-urtearen arabera, sartu galdetegian, behean berdez.
- Galdetegian eskatzen zaizkizun datuak bete.
- Galdetegiaren amaieran dituzu bertsoak idazteko gaiak. Bertan idatzi bertsoak.
- "Bidali" botoia sakatu eta bukatu duzu!
Epea
Lanak bidaltzeko epea urriaren 14an amaituko da. Bizkor ibili!!
Gaiak
Honako hauek dira gaiak adinez adin. Aukeratu zure jaiotza-urteari dagokiona:
2009-2008-2007-2006an jaiotakoak
- 1. ariketa: Lau oinak bertso bat egiteko: EGIA, ARGIA, BEGIA, IRUDIA
- 2. ariketa: Lehen puntua emanda bertsoa osatu: Ederto sentitzen naiz / lagunen ondoan
- 3. ariketa: Bertso bat nahi duzun neurrian: Gaia: ESKUAK
2005-2004-2003-2002an jaiotakoak
- 1. ariketa: Lau oinak, bertso bat egiteko: GOGOR, INOR, HOR, DERRIGOR.
- 2. ariketa: Bertso 1 nahi duzun neurrian: ETORKIZUNA.
- 3. ariketa: Bertso bat egin behar duzu irudia gaitzat hartuta.